Logotipo KANTAURI

Galderak eta erantzunak

Zenbat marea daude egunean?
  • 1
    Itsasgora bat eta itsasbehera bat.
  • 2
    Bi itsasgora eta bi itsasbehera egunean.
  • 3
    Itsasgora bat eta bi itsasbehera.
  • 1/10
Noiz hasten da ugalketa garaia, sakonera gutxiko uretan?
  • 1
    Neguan.
  • 2
    Udaberrian.
  • 3
    Urtero hilabete bat atzeratzen da.
  • 2/10
Nola ugaltzen dira itsas izarrak?
  • 1
    Ugalketa asexual bidez beti: itsas izarra zatitzen da, eta zati horietatik, ale berriak sortzen dira.
  • 2
    Banako mordoak elkar estaltzen dute aldi berean.
  • 3
    Gehienetan ugalketa sexual bidez: uretara botatzen dituzte obuluak eta esperma.
  • 3/10
Zergatik txibia arrek zebren antzeko azala dute batzuetan?
  • 1
    Hobeto kamuflatzeko.
  • 2
    Harrapakinak erakartzeko.
  • 3
    Lehiakideak emearengandik aldentzeko.
  • 4/10
Itsas zaldietan, bikoteko zeini dagokio arrautzak zaintzea?
  • 1
    Arrari.
  • 2
    Bietako inori ere ez, uretan uzten dituztelako obuluak eta esperma.
  • 3
    Emeari.
  • 5/10
Zergatik dira belakiak horren garrantzitsuak?
  • 1
    Ura iragazten eta berritzen dutelako.
  • 2
    Fotosintesia egitean, CO2 finkatzen dutelako.
  • 3
    Espezie askoren habitata direlako.
  • 6/10
Itsas sugeak etengabe ireki eta ixten du ahoa…
  • 1
    Arnasteko behar duen ura hartzeko.
  • 2
    Ganbatxo edo izkiratxoren bat ahoan sartzeko eta hura jateko.
  • 3
    Harrapariak uxatzeko.
  • 7/10
Zergatik dira marrazoak garrantzitsuak itsasoaren osasunerako?
  • 1
    Gorpuzkiak jaten dituztenez, gaixotasunak hedatzea ekiditen dutelako.
  • 2
    Marmoka izurriteak ekiditen dituztelako.
  • 3
    Arnastean ura oxigenatzen dutelako.
  • 8/10
Zein da Kantauri itsasoko animaliarik azkarrena?
  • 1
    Berdela.
  • 2
    Hegaluzea.
  • 3
    Marrazoa, 100 km/h-tik gorako abiadurara irits daitekeelako.
  • 9/10
Zenbat denboraz egon daitezke katxaloteak ur azpian?
  • 1
    45 minutuz, eta 2.000 metroko sakonerara hel daitezke.
  • 2
    Ordu-erdiz, eta 1.000 metroko sakonerara hel daitezke.
  • 3
    10 minutu baino gutxiagoz, eta 500 metroko sakonerara hel daitezke.
  • 10/10
Emaitza:
Egindako akatsak eta irtenbide zuzena jarraian azaltzen dira: